2010/06/18

Jakintza ikastolako lagunak



Kaixo, lagunak:

Lehenengo eta behin GORA ERREALA!!!, lehen mailara igotzea lortu dugu. Asko poztu gara zuen ekarpena irakurtzerakoan, irrikitan geunden. Gure auzoan San Juan festak ospatzen dira eta hasiak dira jaiak jadanik. Datorren asteazkenean, auzoko leku desberdinetan sua piztuko da eta auzotarrek etxetik paper eta kartoiak eramango dituzte. Guk askotan ikastolako lanak ere sutara botatzen ditugu, nahiz gurasoek ez utzi. Gaskuña plazan suaren inguruan abestu eta dantzatu egiten da eta urtean zehar etxean gordetako lore, gari eta garoz eginiko lore sorta sutara botatzen da eta berria eramaten da etxera. Gainera, suaren gainetik salto egiten dugu.
Donostian danborrada ere ospatzen dugu urtarrilean. Danborradaren sorrera Donostian zeuden soldaduen eta iturrira uretara joaten ziren herritar eta okinen arteko harremanean oinarritzen da. Soldaduak danborra joaz ibili ohi ziren eta iturrian ilaran zeudenek, beren kupela joaz errepikatu egiten zuten besteen doinua. Horrela, elkarrizketa moduko bat sortzen zen. Hasieran, gizonezkoek bakarrik parte hartzen zuten bertan, baina gaur egun zenbait elkartetan emakume eta gizonezkoak ateratzen dira. Gure ikastetxea ere ateratzen da Haur Danborrada Nagusian. Hemen gure ikastolako ikasle batzuen argazkiak.
Esan, baita ere, ekainaren 12an ikastolako jaialdia ospatu genuela. Goizean kirol ekintzak izaten dira eta arratsaldean maila bakoitzak bere dantza aurkezten du. Ikastolako gimnasioan ikasturtean zehar eginiko lanen erakusketa antolatzen da. Oso ondo pasa genuen.
Beno, ondo izan eta ondo pasa oporrak. AGURRRRR!!!! LH5A

2010/06/16

5. c-koak gara



5. c-koen ahozko aurkezpena


euskaltube.com audioak | Izenburua: 5. c-ko aurkezpena | Erabiltzailea: 5c

2010/06/15


Ba dakigu berandu dela gure argazkiak jartzeko , baina hemen duzue. 5.A-ko ikasleak gara:
Mikel, Itziar, Leire, Yerai, Irantzu, Irene, Borja, Oscar, Iñaki, Irati, Dani, Iker, Garikoitz, Endika, Jose, Jorge, Adrián eta Ander. Gure maisua Mikel eta gure andereño MªCruz ere agertzen dira.Aukeratu dugu eskolako liburutegia ateratzeko argazkiak, oso dotore dagoelako.
Espero dugu datorren ikasturtean sarrera gehiago egingo ditugula elkar ezagutzeko. Orain ikasturtea bukatzear dago eta gure eskolan kultur astea hasiko gara bihar.Astirik izango bagenu eta onak badira argazkiren bat jarriko dugu.

NORTZUK GARA 5 MAILA B

Kaixo Jakintza eskolako lagunak, gu Otxartaga eskolako 5.B-koak gara.
Gure gelan 19 ikasle gara, 13 mutil eta 6 neska.Talde argazki bat bidali dizuegu elkar ezagutzeko.
Gure izenak hauxek dira: Janire, Markel, Jessica, Dani, Aritz, Andoni Lorenzo, Gaizka, Lander, Alain, Jone, Olatz, Sarah, Endika, Kevin, Mikel, Aingeru, Yaiza, Miguel eta Andoni Rodriguez.
Argazkian ikasle batzuk falta dira baina gure tutorea Mª Carmen eta Cristina, ingeleseko andereñoa, daude.
Orrokorrean oso alaiak gara eta baita ere apur bat bihurriak. Asko gustatzen zaigu kirola egitea, dantzatzea eta lagunekin egotea.

Agur eta hurrengora arte.

OTXARTAGA 5MAILA B

2010/06/14

Ortuella, gure herria















DATU OROKORRAK

Ortuella Bizkaiko Lurralde Historikoan dago, Bilbo Ezkerraldean. Udalerriak, Abanto-Zierbana eta Trapagaran herriarekin batera Meatzaldea osatzen du.

Iparraldetik Santurtzirekin eta Portugaleterekin egiten du muga, hegoaldetik Galdamesekin, ekialdetik Trapagaranetik eta mendebaldetik Abanto-Zierbanarekin.
Bestalde, udalerrian hainbat auzo daude, besteak beste: Cadegal, Urioste, Nocedal, La Ralera eta Bañales.


HISTORIA

1901. urtera arte Santurtziri lotuta egon zen. Bi herriak, batez ere, XIX. mendearen amaieran meatzaritzan izandako goraldiak biztanlerian eragin zuen hazkundearen ondorioz banatu ziren. Eta hazkunde horrek bultzatuta udalerri independiente gisa eratu zen Ortuella.


JAIAK

Hauxek dira gure herrian ospatzen diren jaiak.

1.-San Felix Cantaliciakoa: maiatzak 18
Honako hauek dira jaietako ekitaldi nagusiak:
  • Pankarta Jaitziera
  • Orni (identifikatu gabeko odjetu itzullikatzaileen)
  • Herri-Bazkaria
  • Harri-zulatzaileen Txapelketa
2.-24an, ohiturari jarraituz, bezperan Ailegasen, gauean suak pizten dira.
3.-Maria Magdalena, Nocedalen, uztailaren 22an.
4.-Virgen de la Cinta, Cadegalen, irailaren 1ean.
5.-Euskal jaiak, urriko lehengo asteburuan, ostegunetik igandera.
6.-Santa Barbara, La Ralera auzoan, abenduaren 4an.